XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekiñala bizian zalapartaka oldartu zan zakurra gainbera tximista bezain azkarr eta arek gibelaldetik egin zion erasoari eusteko beste ez izan da sasiartean txinbulika erori zan Zito zakurraren aginpean.

¡Aiek izan ziran orduan mutillaren aieneka ta istilluak!

Ordukoz naiko zigorra izango zualakoan seska artetik irten zan Balendin eta zakurrari deiegin zion.

Soñekoa arrataz beterik eta errenka zutitu zan mutil ozkatua, oiuka.

Balendin'ek, ordea, zapotzarr bat izan bai'litz baño jaramon geiagorik egin gabe, betokerr eta mintzo legorrez esan zion: - Galtzori oetxez ditu besteren salean nolana ibiltzeak.